Ingeniero/a Logístico/a
BEASAIN, SS, ES
[EUS]
CAFen industria-ikuspegia, koordinatzeko gaitasuna eta emaitzetara bideratutako orientazioa duen pertsona baten bila gabiltza, Beasaingo gure Logistika taldean sartzeko.
Bogie eta kaxekin lotutako kanpo fabrikazio eta hornidura prozesuen jarraipena eta koordinazioa egingo dituzu, hornidura-kate osoan zehar kostu, kalitate eta epe helburuak betetzen direla ziurtatuz. Hornitzaileen eta barneko arloen arteko koordinazioan funtsezko zeregina izango duzu, proiektuen garapenean zuzenean parte hartuz.
Hauek izango dira zure ardura nagusiak:
- Bogiei eta kaxei lotutako fabrikazio eta hornidura prozesuak koordinatu eta horien jarraipena egitea.
- Fluxu logistiko osoan zehar kostu, kalitate eta epe helburuak betetzen direla bermatzea.
- Lan-talde baten koordinazioa eta kudeaketa egitea, lankidetza eta pertsonen garapena sustatuz.
- Fabrikazio, plangintza, erosketak eta kalitate arloekin elkarlanean aritzea, produkzio-planak betetzen direla ziurtatzeko.
- Prozesu logistiko eta industrialak optimizatzera bideratutako etengabeko hobekuntzako ekimenetan parte hartzea.
- Jarduera logistikoari lotutako adierazle operatiboen jarraipena eta kontrola egitea.
Gutxieneko baldintzak:
- Ingeniaritzako unibertsitate-prestakuntza (ahal dela Antolakuntza Industrialean).
- Fabrikazio, logistika edo industria-kudeaketako inguruneetan esperientzia izatea.
- Lan-taldeak gidatzen esperientzia izatea.
- Euskara eta ingeles maila aurreratua.
- Excelen maila aurreratua.
- Lean Manufacturing, Kaizen eta etengabeko hobekuntzako metodologien ezagutza.
- Analisi-gaitasuna, antolakuntza, plangintza eta lehentasunen kudeaketarako gaitasuna.
Positiboki baloratuko da:
- SAPen ezagutzak.
- Prozesuen hobekuntzako proiektuetan esperientzia izatea.
- Soldadura, mekanizazio eta muntaketa prozesuen ezagutza teknikoak izatea.
Beste baldintza batzuk:
- Proiektuen beharren arabera, bidaiatzeko eta/edo estatu mailako zein nazioarteko aldi baterako desplazamenduak egiteko prestutasuna izatea (beste egoitza batzuk, bezeroak, hornitzaileak, etab.).
[CAS]
En CAF buscamos una persona con visión industrial, capacidad de coordinación y orientación a resultados para incorporarse a nuestro equipo de Logística en Beasain.
Te responsabilizarás de gestionar y realizar el seguimiento de los procesos de fabricación externa y suministro asociados a bogies y cajas, asegurando el cumplimiento de los objetivos de coste, calidad y plazo a lo largo de toda la cadena de suministro. Serás una figura clave en la coordinación con proveedores y áreas internas, contribuyendo directamente al avance de proyectos.
Tus principales responsabilidades serán:
- Coordinar y realizar el seguimiento de los procesos de fabricación externa y suministro asociados a bogies y cajas.
- Garantizar el cumplimiento de los objetivos de coste, calidad y plazo durante todo el flujo logístico.
- Gestionar y coordinar un equipo de trabajo, fomentando la colaboración y el desarrollo de las personas.
- Colaborar con las áreas de fabricación, planificación, compras y calidad para asegurar el cumplimiento de los planes de producción.
- Participar en iniciativas de mejora continua orientadas a optimizar procesos logísticos e industriales.
- Realizar el seguimiento y control de indicadores operativos asociados a la actividad logística.
Requisitos mínimos:
- Formación universitaria en Ingeniería (preferiblemente organización industrial)
- Experiencia en entornos de fabricación, logística o gestión industrial.
- Experiencia liderando equipos de trabajo.
- Nivel avanzado de euskera e inglés.
- Nivel avanzado de Excel.
- Conocimientos de metodologías Lean Manufacturing, Kaizen y mejora continua.
- Capacidad analítica, de organización, planificación y gestión de prioridades.
Se valorará positivamente:
- Conocimientos de SAP.
- Experiencia en proyectos de mejora de procesos.
- Conocimientos técnicos de procesos de soldadura, mecanizado y montaje.
Otros requisitos:
- Disponibilidad para viajar y/o desplazamientos temporales nacionales o internacionales (otras sedes, cliente, proveedor, …) en función de la necesidad de los proyectos.